Pribatutasun politika

Indarrean dagoen legediaren arabera, eta web hau erabiltzearen ondorioz bere datu pertsonalak Legazpi6 Euskaltegiari helarazten badizkio, erabiltzaileak baimena ematen du datu horiek Legazpi6 euskaltegiaren fitxategietan gordetzeko. Fitxategi horien helburua erabiltzaileari eskatzen duen zerbitzua egokiro ematea da; hala, dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakarrik baliatuko dira erabiltzaileak ematen dituen datuak.

Erabiltzaileak baimena ematen dio Legazpi 6 euskaltegiari bere datuen tratamendua eta erabilera HABEri uzteko, Erakunde honek helduen alfabetatze eta euskalduntze arloan dituen funtzioak betetzeko erabili ahal izan ditzan.

Legazpi 6 euskaltegiak konpromisoa hartzen du Lege Organikoak, Errege Dekretuak eta legedian ezarritako araudi guztiak betetzeko, eta une oro beteko ditu legediak ezartzen dituen antolaketa eta neurri teknikoak. Datuak galtzea eta baimenik gabe erabiltzea eragozteko, bere esku dituen neurri eta sistema tekniko guztiak erabiliko ditu, teknologiaren arabera eta datuek sor dezaketen arriskua aztertuz, betiere. Erabiltzen dituen datu pertsonalen gaineko isiltasun profesionala beteko du enpresak. Lankide guztiei ere horrela egiteko eskatuko die.

Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak direla ziurtatuko du, eta ez balira, Legazpi 6 euskaltegiak zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatzea.

Datu-lagatzaileak noiznahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: LEGAZPI 6 EUSKALTEGIA, Guridi Maisua z/g, 2008 Donostia edo legazpi6@legazpi6.eus.

Datuak lagatzea beste enpresei

Erabiltzaileari Legazpi 6 euskaltegiaren eskaintzen berri emateko beste enpresa batera (postetxera, mezularitza- edo garraio-enpresa batera) jo beharko bagenu, beraien lana egiteko beharrezkoak dituzten datuak besterik ez dizkiegu emango eta datu horiek beste edozertarako erabiltzea debekatua izando dute.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookie-ak.

Web guneak ondo funtzionatzeko, bertara sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea beharrezkoa da. Besteak beste, guneak zenbat bisita dituen, erabiltzaile bakoitzak zein nabigatzaile erabiltzen duen edo erabiltzailea orrira sartzen den bakoitzean zein hizkuntza aukeratzen duen. Informazio hau ez da erabiliko erabiltzailearen datu pertsonalak edo ordenagailuarean datuak biltzeko.

Esandako identifikaziorako, erabiltzailearen ordenagailuan denboraldi batez biltzen diren “Cookie” izeneko fitxero batzuk gordeko dira. Ez dute kalterik sortzen eta txikiak dira. Web orrira sartzean, orriak automatikoki “cookie”-ak kontsultatuko ditu, eta horri esker, aurretik aukeratutako hizkuntzan agertuko da orria, aurreko aukeraketaren arabera eduki zehatza erakutsiko du eta erreserbatutako lekuetarako sarbidea edo “erosketa saskia” sistema bat egongo balitz produktuak gordetzea ahalbideratuko du.

Erabiltzaileak nabigatzailea “cookie”-ak ez onartzeko konfigura dezake, baina kasu horretan ezin izango dira web orriaren funtzionaltasun guztiak erabili.

Adierazpen hau eguneratzea

Litekeena da momentuko legeetara egokitzeko, gure pribatutasun politikan aldaketa batzuk egitea. Horregatik, datu pertsonalak bidaltzen diren bakoitzean, orri honetara sartzea gomendatzen dugu.